Diktadura horia
Hamahiru estropada jokatu dira Eusko Label Ligea hasi zanetik eta ia ez dogu gogoratzen noiz ikusi genuen hori kolorekoa ez dan traineru bat banderak irabazten. Bermeo-Urdaibaik lortu eban azkenengoz bederatzigarren jardunaldian Getxon jokatutako estropadan. Bou Bizkaia lehenengo txandan lehiatu zan orduan eta hirugarren txandarako haizea indartu egin zala baliatuta eskuratu eban garaipena. Ordutik eta hona, lau estropada jokatu eta laurak irabazi ditu Iker Zabalak zuzentzen dauen ekipoak. Atzerago begiratuta, Eusko Label Ligako azken bederatzi estropadetatik zortzi irabazi dauz Oriok. Lehen lau jardunaldietan lehia bi galdu ostean, horiak egonkortu egin dira sailkapeneko goialdean eta gatxa baino gatxagoa da hareei aurre egitea zapatu-domeketan. Arraunean hasi eta euren erritmoa ipinita ez dago amaren semerik segiduko deutsenik. Hondino hilabete........
