Denporaldia ez da amaitu |
Sarritan esan dogu, porrot guztiak ez dirala bardinak futbolean, puntu barik geratzeko moduak eta moduak dagoz-eta. Athleticek partidu bi jokatu dauz aurreko astean eta biak galdu ditu 0-1eko emaitzeagaz. Halanda be, Donostian eta San Mamesen jokatutako lehiek itxitako zaporea edo sentsazinoak oso ezbardinak izan dira. Anoetan, denporaldiko partidurik garrantzitsuenean, Athletic ezinean ibili zan kanporaketea iraultzeko ahaleginean. Zuri-gorrien joko makala ikusita, ezinezkoa zirudien gol bat sartzea aurkariaren atean, hiru egunez jokatzen egonda be. Autortu behar dot, Anoetako deskalabrua ikusita, eta hurrengo aurkaria Bartzelona liderra zala ikusita -Atletico de Madrid 3-0 menderatzetik etorren kopako beste finalaurrekoan- denporaldia amaitutzat emon nebala. Ondorioz, inoiz baino ezkortasun handiagoagaz eta etsitzen........