menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Bizkaiko traineruak, txanponaren alde bietan

17 0
21.07.2026

Lehenengoz denporaldia hasi zanetik, traineru batek irabazi ditu astegoienean jokatutako estropada biak, Oriok hain zuzen be. Egia esateko ezin esan ezustekoa danik traineru horia banderak pilatuten ikustea. Halandabe, garagarrilaren hasierako zapatu bietan Bermeo-Urdaibai Orioren nagusitasuna hausteko gauza izan zala ikusita, lehia handiagoa itxaroten genduan Galizian jokatutako estropada bietarako.

Bizkaiko traineruei jagokenez, azpimarratzekoa da Zierbenak emon dauen aurrerapausua. Ligako lehen estropadan bigarren geratu bazan be, banderak eskuratzeko lehiatik kanpo ibili zan hurrengo lau jardunaldietan. Chapelan eta Bueun, ostera, bigarren sailkatu da Orioren atzetik. Domekako estropadan, ganera, ondo baino hobeto estutu eban liderra, azkenean amore emon behar izan eban arren. Dana dala, lau segundu baino gitxiagoko........

© Deia