menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Bederatzi partiduko play offa

29 0
31.03.2026

1986-87 denporaldian Espaniako liga txapelketak zati bi euki ebazan: liga erregularra eta play offak. Lehen fasean hamahirugarren postutik behera sailkatutako taldeek lehen maileari eusteko play offa jokatu eben. Liga bi eta kopa bat irabaztetik etorren Athleticek Cadiz, Las Palmas, Osasuna, Santanderko Racing eta Sabadellen aurka jokatu behar izan eban lehen mailan segiduteko. Ia berrogei urte beranduago, Athleticek antzeko zeozer jokatuko dau, oraingo honetan Europarako sailkatzeko asmoagaz.

Bederatzi jardunaldi geratzen dira liga txapelketea amaitzeko eta taldea sailkapeneko bederatzigarren postuan dago 38 puntugaz. Denporaldi makala egin arren -partidu txarrak onak baino gehiago izan dira- Ernesto Valverderen taldeak zabalik ditu Europarako ateak. Hau da, zuri-gorriek esku-eskuan daukie ikasturteari amaiera........

© Deia