Amaiera bikaina traineru denporaldiari

Traineru denporaldiaren amaierak emaitza bikainak ekarri dauz Bizkaiko arraun taldeentzat. Alde batetik, Deustok Eusko Label Ligara igotea lortu dau eta gorengo mailan lehiatuko da datorren urtean, lehenengoz 1981 urtean sortu zanetik. Aitor Alzibar entrenatzaile lekeitiarraren eskutik, Tomaterak denporaldi bikaina egin dau, zortzi bandera eskuratuta, KAE-1 ligako txapeldun geratuta eta play offeko estropada biak irabazita. Eta Deustoren igoereak beste barri on bat eragin dau. Izan be, KAE-1 ligako lehen sailkatu biek mailaz igotea lortu daben lez, hareek itxitako hutsune biak Portugaletek eta Orio Bk beteko ditue. Eta astegoiena biribiltzeko, Zierbenak irabazi dau Eusko Label Ligearen azken jardunaldiko estropadea, ondo mereziduta ganera.

Denporaldian izandako emaitzak ikusita, argi eta garbi dago, traineru bat, Orio, ganerako guztien ganetik egon dala. Datuak hortxe dagoz. Hogetasei estropada jokatuta, Iker Zabalak zuzendutako taldeak hogeta bi garaipen eskuratu ditu, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapelketetan, Eusko Label........

© Deia