Ai ama! Ez dago zer eginik

Ez dago zer eginik. Ez dago amaren semerik Athleticen ezintasuna konpon duko dauenik. Getaferen zelaian negargarri jokatu eta galdu arren, Athletic zaleok eutsi egiten geuntson itxaropenari -belarri ondoko ugari jaso arren- lehoien susperraldia etorriko zalakoan hurrengo partidu biak San Mamesen jokatuta, Vila-real eta Osasunaren aurka. Ganera, Europarako borrokan zuri-gorrien aurretik egozan eta dagozan taldeetatik bat berak be ez eban garaipena eskuratu. Halanda ze, Ernesto Valverderen gizonek aukera bikaina eukien domekan ordura arteko deskalabru guztiak atzean itxi eta aurrerapausu sendoa emoteko datorren denporaldian Europa mailako lehiaketa bat jokatzeko borrokan.

Beste modu batera azaltzeko, ligea amaitzeko zortzi jardunaldiren faltan eta denporaldi negargarria egin ostean, bizirik eukiezan Europarako sailkatzeko aukerak. Horretarako, baina, Vila-real,........

© Deia