Txarlot (I) |
Charles Chaplin, Txarlot, gogoko dut. 1940 urteko bere filma zoragarri “El Gran Dictador” txikitan eraman ninduten gurasoak ikustera, txikia nintzen baina gogoan daukat eta egunotan are eta gehiago. Bere azken hitzaldiak gaurkotasun izugarria dauka, txikitan ez nuen ulertu, bai gaur. Honela zioen: “Barkatu, baina ez dut enperadore izan nahi; ez da nire lana. Ez dut inor gobernatu edo konkistatu nahi, baizik eta ahal bada guztiei lagundu: juduei eta jentilei, zuriei eta beltzei. Elkarri........