Etorkizuna?

Irakurle estimatua, ados egon gaitezke gaurko mundua aztoratua dagoela, guztiz aztoratua gainera. Bigarren guda mundialaren “ordena”, bere ezaugarri guzti guztiekin, batzuk egokiak, besteak ez hain egokiak bere amaiera ezagutzen ari zaigula. Nazioartean gertatzen ari direnak ez dira, ez nolanahikoak, eta zaila zaigu argi luzeekin etorkizunari begira jarri eta aurreikusi zer datorkigun eta zein ondorioekin. Utopientzat garai ilunak, distopiak nagusitzen ari direla gailentzen dirudi. Orain arteko ziurtasunak ahultzen eta ezabatzen ari dira. Zerk ordezkatuko du guk geuk orain arte ezagutu duguna? Aurreikus ezina begi bistan, nik neuk behintzat halaxe deritzot. Gai hau de la eta lehenik eta behin, bi lagun min eskertu nahi ditut beraien eskuzabaltasunagatik, eta beraien argudioak nireak bailiran erabiltzeko aukera emateagatik. Horietako bat Cristina Uriarte eta Jokin Bildarratz sailburuek zuzendu izan zuten Hezkuntza Saileko nire lankide ohia da, Jorge Arévaloz ari naiz, Lanbide Heziketako sailburuorde gisa hainbat agintalditan aritu zena hain zuzen. Bestea Xose Carlos Arias da, oso senide hurbila eta hainbat liburu gomendagarri eta interesgarrien egilea trebe eta prestua. Bietako bakoitzak gaur egungo mundua, bere egungo egoera eta balizko alternatibak jorratzen ditu ikuspegi desberdin baina guztiz osagarrietatik. Arriskuan ote orain arte ezagutu “demokrazia” gisa kolektiboki ezagutu izan duguna? Asko hitzen daiteke orain arte ezagutu dugun “demokraziaz”, bere indar eta ahuldadez, bere abantailez eta zer hobetu beharrez. Berriro diot, biei, Xosé Carlos eta Jorgeri, eskerrak eman nahi dizkiet bihotzez. Beraien hainbat argudio nireganatu eta euskara itzuli ditut nola hala, beraien ideia eta gogoeta josi eta iruten aritu naiz, saiatu naiz, ahalik eta era txukunenean. Ea bada.

Egia esanda mundua, zalantzarik gabe, une erabakigarri batean dago, historia definitzen duten une horietako bat igarotzen. Utopiak eta distopiak mendeetan zehar tresna literarioak izan dira etorkizun posibleak imajinatzeko. Hala ere, gaur egun errealitatea interpretatzeko esparru gisa funtzionatzen dute. Utopiak giza duintasuna errespetatzen duen eta politika, ekonomia eta gizarte-elkarrekintza ongizate kolektiborantz bideratuta........

© Deia