Oskarren Semea |
Oskarren Semea Islandian jaio zen eta, batzuek diotenez behintzat, Errealaren ereserki berria egin du. Bada, Athleticen aurkako partida irabazi eta gero Anoetan abestu zuena baten bati Errealaren elastiko berria bihurtzea bururatu zaio Ameriketako Atean Urumeako semeek Manzanaresko madrildarren aurka jokatuko duten partidarako. Errealak irabaziko ahal du partida hori!
Betiere, ai ene!, ereserki berri hori ahozkotik idatzira ekartzean, azentua jarri diote Kubako edari berogarriari.........