Kobertituak atzean |
Juan Ajuriagerra nor izan zen galdetuz gero, auskalo nolako erantzunak jasoko genituzkeen. Halaxe joan da lanbrotzen gure historia, garrantzitsuak izan diren pertsonak gure oroimenean lausotzen joan diren neurrian. Bada, pasa den mendeko EAJ-PNVko kide esanguratsua izan zen Ajuriagerra, II. Errepublikaren aurretik zein ondoren. Bera izan zen, SantoƱan, Euzko Gudarosteko kideen geroarekin bat egitea erabaki zuena, jakin arren, Italiako tropek atxilo hartu eta frankisten eskuetan utzi ondoren, bizitza arriskuan jarriko zuela. Bera izan zen txiripaz heriotzari izkina egin eta, urte luzez, klandestinitatean, alderdiaren eta abertzaletasunaren sugarrari eusteko eginahalak egin zituena, bai eta frankismoaren kontra eta........