Atzamarraz seinalatu

Esan ohi dugu gure gizartea askotarikoa dela; ez dakit, ordea, sektore batzuk aniztasunean bizitzeak dakarrenaz ohartzen diren, bai eta askotarikoa den gizarte batean bizitzeko heldutasunik duten ere. Oposizio batzuen inguruabarrean ustez gertatutakoaren harira, enegarrenez bihurtu da euskara konfrontaziorako helduleku. Horiek horrela, sektore jakin batzuk berariaz seinalatu dira eta gaia erabili da, batetik, sindikatuen arteko sestrarako eta, bestetik, euskararen kontrako ustezko oldarraldiaren mezua hedatzeko.

Egiari zor, euskararen biziberritzearen aldeko ahalegina erkidea izan da eta, eginahal horretan, jatorri eta pentsaera desberdinetako alderdiek, sindikatuek, elkarteek, erakundeek eta norbanakoek parte........

© Deia