Agoniaren luzapena |
Batzuek badiote arduragabea dela Espainian hauteskunde orokorrak aurrera daitezen eskatzen ibiltzea. Hain zuzen ere, deia eginez gero, litekeena da PP eta Vox alderdien artean gobernua osatzea, horrek dakarrena aintzat hartuta. Beste kontu bat da, deia atzeratuz gero, urte bat barru egin behar diren hauteskundeen emaitza ez ote den egun aurreikusten dena baino are okerragoa izango. Inguruabar horretan, agintaldia ahalik eta gehien agortzeko borondatea edukiz gero, ikusi beharko da inbestidura ahalbidetu zutenen artean aukerarik dagoen ibilbide-orririk adosteko, azken boladako estrategiarekin segitzerik ez dagoelako: ez dago aurrekonturik, Espainiako Kongresuan aurkezten diren proposamen ugarik ez dute aurrerabiderik, eta,........