Honela zioen handik bi egunetara egitekoa zen Gasteizko Ironmanaren berri emateko publizitate-olanak: “Anything is possible”. Lagun batekin hitzordua nuen Gasteizko Plaza Berrian eta harako bidean, beste zenbait kartel, publizitate euskarri eta karpa ikusi nituen. Batzuk ingeles hutsez (“Finish Line”, “Official Store”, ”Village”...); beste batzuk, ingelesez eta gazteleraz (“Athlete Guide/ Guía del Atleta”, “Main Locations/ Ubicaciones Principales”, “Bus Service/ Servicio de Autobús”...). Baina ez nuen euskararen arrastorik ikusi aipatutako euskarrietan.
Ulertzen dut Ironmana nazioarteko marka bat dela, parte-hartzaile gehienak Euskal Herritik kanpokoak direla eta hirian duen eragin ekonomikoa izugarria dela. Hori dena ez dut zalantzan jarriko. Eta, beraz, ingelesaren erabilera ez dago ezbaian. Nabarmentzen ari naizena da gure hiriko plazak, kaleak eta/edo errepideak hainbat egunez okupatzen dituen ekitaldia izanik eta administrazioen diru ekarpena jasotzen duela aintzat hartuta, baldintza batzuk bete beharko lituzkeela,........