Arantzazutik mundura, euskaltzaleon garaia da

Errotonda, bidegurutzea, moteltzea, etena, minbizia... Azken urteetan hitz sorta hori guztia erabili da euskalgintza askotariko eta zabaletik ezinegon baten berri emateko: euskararen etorkizunak sorturiko kezka adierazteko. Izan ere, datuek, ikerketek eta aurreikuspenek normalizazio eta biziberritze prozesuan atzera egiteko arriskua handia dela agerrarazi dute; beste era batera esanda, duela mendi erdi pasa hasitako Pizkunde zikloa agortu delako zantzuak gero eta nabariagoak dira.

Hori guztia aintzat harturik euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi genuen Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileok orain urtebete. Aurretik katalanek eta galiziarrek egindako adierazpenarekin bat egin genuen horrela, eta, aldi berean, geure egin genuen mundu aldrebestu honetan ugaritu zaizkigun krisi sistemikoak izendatzeko terminologia. Hizkuntza-larrialdia krisi sistemiko horien parte baita, globalizazioaren muturreko aldaera honek eta bizitzaren digitalizazioak eremu guztietan egiten baitu indartsua indartsuago eta zaurgarria zaurgarriago; hizkuntzen auzian, hizkuntza nagusiak nagusiago eta euskara bezala minorizatuta daudenak oraindik eta ahulago.

Hala ere, azpimarratu genuen larrialdian gaudela adieraztea ez zela lantua jo eta etsitzeko dei bat; aitzitik, euskarari Pizkunde berri bat emateko lehen argi-izpia ekartzea dela. Itxaropenaren txinparta piztekoa.

Euskaldunok, euskaltzaleok, asko dakigu........

© Deia (Tribuna Abierta)