Avilako sugarrak
Mendeetan zehar, sua gizateriarentzat funtsezko elementuetako bat izan da, eta hala izaten jarraitzen du, bai lanerako, bai bizirauteko, bai ongizaterako. Hala ere, kontrolpean dagoenean soilik dugu onuragarri; baina erretzeko pentsatuta ez zegoena suntsitzen duenean, marra guztiak pasatzen dituenean, edo sugarrek ekosistema suntsitu eta paisaia desolatuak zein komunitate isolatuak uzten dituztenean dena jartzen du hankaz gora, atsekabetua.
Urtez urte errepikatzen diren gertaera horien aurrean, klima-aldaketaren existentzia ukatzeak zera esan nahi du: edo errealitatea ikusteari temati uko egitea, edo gorrotoaren eta ezjakintasunaren suek irensteko bidean jartzea.
Ávilako probintzian izandako suteak izugarrizkoak izan dira; lur tamaina egokian ulertzeko, kontuan izan behar da kaltetutako 50.000 hektareek Bizkaiko lurraldearen ia laurdena hartzen dutela, edo, zehatzago esanda, 25.000 San Mames estadioen baliokidea direla.
Tenperatura altu etengabeak dituen uda lazgarria bizitzen ari gara; Eta hala ba, joan den asteburuan, Euskal Herriko lagun batzuek Ávilako sutetik gertu geunden eta neurri txikiagoan bada ere, bertatik zuzenean sentitu genuen haren eragina. Joan den larunbatean eta igandean Ávilan izan........
