Euskara da bidea, euskara da elkarlana, euskara da eskuzabaltasuna, euskara da ahalegina, euskara da aldarrikapena, euskara da borroka, euskara da garaipena, euskara da nortasuna, euskara da herria, euskara gu gara, dena da euskara. Kilometroz-kilometro, herriz-herri, auzoz-auzo heldu zen atzo Korrika Arabara. Euskaldun sentiarazten gaituen harrotasuna sortzen duen ekitaldi zoragarria. A ze giroa atzokoa. Oilo ipurdia. Aniztasuna, maitasuna, musika, festaren giroa, alegia. Mozorroak, bengalak, banderak, gurdiak, bizikletak, zapiak, txalekoak eta aurrean, lekukoa. Lekukoa daraman orok irribarrea du aurpegian, muga guztiak gainditzen duen poztasuna. Hamaika egunez, hamaika taupada eta bihotz bakarra; euskara. Euskal Herritik mundura. Korrika egin dezagun euskara zabaltzeko, euskara partekatzeko, euskara lantzeko, euskara aldarrikatzeko, euskara pizteko, euskara lantzeko. Euskara gizartearen alderdi guztietara hel dadin mundu osoko bazterretara ere. Mugarik ez dituelako oihu dezagun altu eta osen gure hizkuntzak duen indarra ikustarazteko. Gure hizkuntzaren bidez herri baten batasuna erakuts dezagun. Harro gaudelako eta euskara maite dugulako. Gora Euskal Herria, gora gu. Ttipi ttapa, Korrika!

QOSHE - Harro herri - Zuriñe Grisaleña Corcuera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Harro herri

4 23
19.03.2024

Euskara da bidea, euskara da elkarlana, euskara da eskuzabaltasuna, euskara da ahalegina, euskara da aldarrikapena, euskara da borroka, euskara da garaipena, euskara da nortasuna, euskara da herria, euskara gu gara, dena da euskara. Kilometroz-kilometro, herriz-herri, auzoz-auzo heldu zen atzo........

© Noticias de Álava


Get it on Google Play