Joan den astean Toledoko hainbat apaizek heriotza opa diote aita santuari, honelako esaldiarekin: “Otoitz asko egiten dut zerura lehenbailehen joan dadin”. Apaiz talde bat Frantziskoren osasunarekin txantxetan ari zen YouTube bidez zabaldutako solasaldi batean. Ezohikoa da apaiz katolikoek gizaki bat “lehenbailehen” hiltzea nahi izatea eta gizaki hori, gainera, aita santua izatea. Mundua dagoen bezala, ez al dago otoitz egiteko aukera gehiago? Adibide moduan niri hainbat bururatzen zaizkit: bost Gure aita Ukrainaren eta Gazaren aurkako gerrak amai daitezen. Hiru Ave Maria munduko pobrezia amai dadin. Sei Angelus lehortea pairatzen duten eskualdeetan euria egin dezan. Lau Salbe gure Gasteiz maitearen zirkulazioa joan den astean Zadorra ibaiak izandako jariakortasuna izan dezan. Espiritu Santuari otoitz egin minbizi mota guztientzako sendabidea bilatzeko eta, jakina, aurkitzeko. Baita munduko gainerako gaixotasunentzat ere. Asko dute ikasteko apaiz hauek. Izan ere, Iñaki Williamsen Athleticeko jokalariaren adibidea har lezakete, San Mameseko medikuek zaleren bat artatu behar izan dutenean errezatzen ikusi baitzuten. Zerbaitegatik deitzen diote Katedrala. Astelehen on eta Jainkoak bedeinka zaitzatela.

QOSHE - Elizarekin topo egin dugu - Zuriñe Grisaleña Corcuera
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Elizarekin topo egin dugu

13 0
04.03.2024

Joan den astean Toledoko hainbat apaizek heriotza opa diote aita santuari, honelako esaldiarekin: “Otoitz asko egiten dut zerura lehenbailehen joan dadin”. Apaiz talde bat Frantziskoren osasunarekin txantxetan ari zen YouTube bidez zabaldutako solasaldi batean. Ezohikoa da apaiz katolikoek gizaki bat........

© Noticias de Álava


Get it on Google Play