azken urteotan asko entzuten da merkealdiak ez dira lehen bezala esaldia. Urtarrilaren 7ko goizeko lehen orduan saltoki handi ezagun batzuen aurrean pilatutako jendearen ohiko irudia ere ez da berdina. Kontsumoan izandako aldaketa horien arrazoiak asko dira: Online merkataritzaren gorakada, fast fashion fenomenoa edo urtean zeharreko deskontu iraunkorrak dira nabarmenetakoak. Horrekin guztiarekin, argi dago urtarrilaren 7ak ez duela lehengo esanahi bera, baina sufritzen dutenak beti berdinak dira. Merkataritza txikiaz hitz egiten ari naiz, haiek dira benetan pairatzen dituztenak gizartea deskontu, eskaintza eta promozioekin etengabe elkar bizitzearen ondorioak. Orduan, ba al dute zentzurik merkealdiek? Berriz ere, guk, kontsumitzaile garen aldetik, erantzuna dugu, eta gure erosketa-erabaki txikiek ekonomiaren norabidea aldatzeko adinako boterea dute. Badakigu saltoki txikiek ezin dutela deskontu iraunkorrik eskaini, ezin dutela handiek bezain eskaintza erasokorrik egin, baina gure esku dago merkealdi kanpaina honetan haiek babestea. Aukera gizatiar eta gertukoago baten aldeko apustua egitean datza, aberastasun lokala sortzeko gai dena eta batez ere etekin ekonomikoaren gainetik pertsonak lehenesten duena.

QOSHE - Merkealdien zentzua - Ruth Mtz. De San Vicente
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Merkealdien zentzua

8 0
13.01.2024

azken urteotan asko entzuten da merkealdiak ez dira lehen bezala esaldia. Urtarrilaren 7ko goizeko lehen orduan saltoki handi ezagun batzuen aurrean pilatutako jendearen ohiko irudia ere ez da berdina. Kontsumoan izandako aldaketa horien arrazoiak asko dira: Online merkataritzaren gorakada, fast fashion........

© Noticias de Álava


Get it on Google Play