Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Herrialde demokratikoetan bi eredu nagusi daude presidenteak aukeratzeko. Batzuetan, herritarrek hura zuzenean hautatzen dute, eta beste batzuetan parlamentua da gobernuburua aukeratzen duena. Lehenengo ereduaren adibide zaharrena AEB da, eta Amerikako estatu ia guztiek jarraitzen dute. Europako gehien-gehienetan, aldiz, bigarrena erabiltzen da; hautaketa eta gero, botere gutxi (edo batere, monarkietan) duen estatuburuak izendatzen du formalki. Lehenengo kasuan legitimitate demokratikoa bikoiztuta dago, bai parlamentua bai presidentea herritarrek aukera-tzen baitituzte. Bigarrenean gobernuburuak parlamentuaren konfiantza politikoa mantendu behar du. Frantziak sistema berezia du: hiritarrek botere exekutibo oso handia duen estatuburua aukeratzen dute eta, bestetik, gobernuburuak parlamentuaren konfiantza behar du, eta hor gehiengoa duen bloke politikoak aukeratzen du. Ondorioz, kargu biak alderdi berekoak izan daitezke, orain gertatzen den bezala, edo desberdinekoak, botere exekutiboa partekatuz.

Joan den azaroaren 19an argentinarrek Javier Milei ultraeskuinekoa aukeratu zuten bigarren itzulian. Parlamentua hautatzeko bozketa ere egin zen ia hilabete lehenago. Mileiren Askatasuna Aurrera Doa alderdiak 38 diputatu lortu zituen 257 eserleku dituen Diputatuen Kongresuan. Partidu edo koalizio askok dute ordezkaritza hor. Lehengo indarra Aberriaren aldeko Batasuna izena duen alderdi peronista da, 102 eserlekurekin. Mileik beste alderdi batzuren apoioa lortu dezake, baina zaila izango du gehiengoa izatea legeak onartzeko. Parlamentuaren bigarren ganbera den Senatuan ere gutxiengo egoeran dago. Alabaina, neurri drastikoak hartu ditu presidenteak, botere exekutiboek erabili ditzaketen dekretuen bidez, eta parlamentua gutxietsi egin du. Aldi berean, herritarren eskubideak murriztuko dituen lege proiektu bat bidali du parlamentura. Edozein modutara, baliteke salbuespen egoera moduko bat ezartzea Mileik Argentinan. Botere Exekutiboa era autoritarioan eta parlamentuaren ahalmena mugatuz erabiltzea ez litzateke gauza berria izango, eta hori zabaldu daiteke aurrerantzean. AEBko hauteskundeetan Trumpek irabazten badu, hori gertatuko da ziurrenik han.

Fenomeno horrez gain, beste hau ere aipatu behar da. Sistema parlamentario gehienetan, partiduen boto-diziplina deitzen dena gero eta zorrotzagoa da, eta horrek ahalmen izugarria ematen dio alderdiaren buruzagi nagusiari, eta hau gobernuburua bada zer esanik ez. Orbán hungariarraren kaudillismoa da horren adibide muturrekoena.

QOSHE - Parlamentua zertarako? - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Parlamentua zertarako?

8 0
03.01.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Herrialde demokratikoetan bi eredu nagusi daude presidenteak aukeratzeko. Batzuetan, herritarrek hura zuzenean hautatzen dute, eta beste batzuetan parlamentua da gobernuburua aukeratzen duena. Lehenengo ereduaren adibide zaharrena AEB da, eta Amerikako estatu ia guztiek jarraitzen dute. Europako gehien-gehienetan, aldiz, bigarrena erabiltzen da; hautaketa eta gero, botere gutxi (edo batere, monarkietan) duen estatuburuak izendatzen du formalki. Lehenengo kasuan legitimitate........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play