Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Europar Batasunak, bere azken goi-bilkuran, erabaki zuen Ukraina eta Moldavia Batasunan sartzeko xedez negoziaketekin hastea. Bosnia-Herzegovina hautagai izendatu zuten duela bi urte, eta herrialde horrekin ere hasiko dira hitz egiten. Kaukasoko Georgiari hautagai estatusa eman diote zenbait neurri betetzeko baldintzarekin. Ipar Mazedoniak ere segur aski datorren urtean zehar emango dio hasiera negoziaketa-prozesuari. Serbia, Albania eta Turkiarekin elkarrizketak izaten ari dira. Azken herrialde hau ez da, seguruenik, inoiz sartuko, eta horrek indartu egingo du estatu horretan nazionalismo turkiar-islamikoa eta europeismoa ahuldu. Kosovorekin ez da atxikimendu-elkarrizketarik hasi. Aipatutako prozesuak bukatzen direnean 34/35 estatuko EB izan dezakegu, Batasunaren ardatza ekialdera mugituko delarik.

Dena den, lurralde-subiranotasunari buruzko arazo potolo bat izango dute EBko estatu berri gehienek. Zipre Batasunan dago. Bere gobernuak ez du irla osoaren gaineko aginpidea. Iparraldea, non turkiar-zipretarrak gehiengoa diren, Turkiako tropek okupatu zuten 1974an eta bederatzi urte beranduago independente deklaratu zen. Halabaina, munduko estatu bakar batek eman zion horri onespena: Turkiak. Moldaviaren ekialdearekin antzeko zerbait gertatzen da; Errusiaren babespean dago. Ukrainak ezingo ditu errekuperatu, nire ustez, Errusiak okupatu dituen Krimea eta bere ekialdeko lurraldeak. Ezta Georgiak aipatu estatu erraldoiaren babespean dauden Abkhazia eta Hego Osetia. Bosnia-Herzegovinak izugarrizko lurralde-tentsioak ditu. Ekialdeko zatiak Serbiarekin egin nahi du bat (eta Mendebaldeko beste batek Kroaziarekin). Serbia eta Kosovoren artean ere tentsio handiak daude; bigarren horren iparraldean bizi diren serbiar-kosovarrek Serbiarekin elkartu nahi dute.

EBk bere lehenengo urratsak eman zituenean uste zen interes ekonomiko komunak sortzeak gatazka belikoak ekidingo zituela. Eta horrela izan da, gaur egun EB osatzen duten estatuek politika erabiltzen dutelako beren diferentziak eta gatazkak konpontzeko. Baina EBk izugarrizko erronka izango du datozen urteetan egingo duen handitze prozesuan: lurralde-osotasuna ez duten eta horrekin batera gatazka armatuak izan dituzten edo izan ditzaketen estatuak barruan nola sartu. Arrisku oso handiak ekarriko ditu horrek, eta bakegintzak eta seguritateak dimentsio askoz handiagoak beharko dituzte. Litekeena da, dena den, EBren handitzeari frenoa jartzea. Baina gatazkek jarraituko dute, eta EBtik kanpo arriskutsuagoak izan litezke.

QOSHE - Lurralde-subiranotasuna - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Lurralde-subiranotasuna

6 0
27.12.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Europar Batasunak, bere azken goi-bilkuran, erabaki zuen Ukraina eta Moldavia Batasunan sartzeko xedez negoziaketekin hastea. Bosnia-Herzegovina hautagai izendatu zuten duela bi urte, eta herrialde horrekin ere hasiko dira hitz egiten. Kaukasoko Georgiari hautagai estatusa eman diote zenbait neurri betetzeko baldintzarekin. Ipar Mazedoniak ere segur aski datorren urtean zehar emango dio hasiera negoziaketa-prozesuari. Serbia, Albania eta Turkiarekin elkarrizketak izaten ari dira.........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play