Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Asia-Pazifikoko gune zabalean kooperazio ekonomikoa bultzatzeko sortu zen APEC elkartea 1989an. Ez du egitura finkorik; soilik Singapurren dagoen idazkaritza orokora bat. Hil honen 11tik 17ra bitartean San Franciscon bilerak egiten ari dira klub hori osatzen duten 21 estatuetako ordezkariak. Elkarte horretako estatu inportanteenak AEB eta Txina dira. Xi Jinping presidentea, APECen bileraren gerizpean, Biden estatubatuarrarekin bilduko da gaur. Ez ditu, seguenik, emaitza nabarmenik emango bilera horrek, baina berri ona da, edozein modutara, munduko buruzagi ahaltsuenak aurrez aurre hitz egitea, eta elkarrizketarako bideak urratzea.

San Franciscoko Badiako biztanleen herenak jatorri asiarra dauka, nagusiki txinatarra. Txinatik abiatutako etorkinek XIX. mendearen hasieran egon zen urrearen bilaketaren fenomenoan parte hartu zuten hiri horretan, eta harrez geroztik komunitate inportantea dira. Kaliforniako gobernadorea den Gavin Newsom Pekinen izan zen duela gutxi, eta harrera oso ona egin zioten. AEBko laugarren gune ekonomiko handiena da San Franciscoko Badia, eta ekonomia berriko munduko enpresa inportanteenetako gehienek han dute egoitza.

Dena den, oharkabean pasatzen ari da Australia eta Txinaren arteko hartu-emana. Kanguruen herrialdeak, nahiz eta 26 milioi biztanle baino ez dituen, pisu handia du Asia-Pazifikoko erregioan, daukan posizio geoestrategikoagatik, bere ekoizpen ekonomikoaren eta komertzioaren kopuru handiengatik, eta lehengai eta mineral erreserba inportanteak dituelako. Anthony Albanese lehen ministro laboristak biraketa nabarmena egin du kanpo-harremanetan kargua hartu zuenetik duela urte eta erdi. Aurreko gobernuburuak, Scott Morrison kontserbadoreak, harreman gatazkatsua izan zuen Txinarekin, AEBrekin guztiz bat eginez. Albanesek lehentasuna eman dio Asiako potentzia handienarekin harremanak berrezartzeari, estatu bien arteko hartu-eman komertzialek eta turismoak diru asko mugitzen dutelako. Dena den, defentsa kontuei dagokienez, Albanesek estu mantendu ditu aliantza militarrak, bai Quad elkartearen barruan (AEB, Japonia eta Indiarekin), bai eta Aukus-en AEB eta Erresuma Batuarekin. Deigarria da interes komertzial eta geoestrategiko/militarren arteko oreka nola eraikitzen den eta, halaber nola ari diren mugitzen aktore politiko desberdinak (Australia, India, eta abar) munduko taula berrian, non potentzia ertainen lerrokatzeak ez diren zurrunak eta norabide bakarrekoak. Oraingoz; gerren eboluzioek zirkunstantzia horietan izango dute eraginik.

QOSHE - Kanguru txinatarrak - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Kanguru txinatarrak

2 1
15.11.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Asia-Pazifikoko gune zabalean kooperazio ekonomikoa bultzatzeko sortu zen APEC elkartea 1989an. Ez du egitura finkorik; soilik Singapurren dagoen idazkaritza orokora bat. Hil honen 11tik 17ra bitartean San Franciscon bilerak egiten ari dira klub hori osatzen duten 21 estatuetako ordezkariak. Elkarte horretako estatu inportanteenak AEB eta Txina dira. Xi Jinping presidentea, APECen bileraren gerizpean, Biden estatubatuarrarekin bilduko da gaur. Ez ditu, seguenik, emaitza nabarmenik........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play