Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Urte asko iraun dute gerra desberdinek Afganistanen. Sobietar Batasunaren armadak esku hartu zuen 70. hamarkadaren bukaeran, herrialde horretako gobernu komunistari laguntza emateko, baina alde egin behar izan zuen. Talde islamista desberdinen artean liskarrak egon ziren, eta azkenean talibanak nagusitu ziren. Islamaren bertsio oso estremista dute talibanek doktrinatzat (Saudi Arabiako wahabismoa bezain estremista zenbait gaitan). Hasiera batean, Pakistanen kokatuta zeuden erlijio-eskoletan ziharduten estudiante afganiarrak ziren (gehien bat maioritarioa den paxtun tribukoak). Argi dago formazio militarra jaso zutela, eta laguntza logistikoa eta finantzarioa izan zutela Afganistanen jabe izateko. 2001eko irailean AEBko dorre bikien aurkako eraso terrorista gertatu eta gero, AEBk, Mendebaldeko beste herrialde batzuen laguntzarekin, Afganistanen militarki esku hartu zuen. Jakina da azkenean alde egin behar izan zutela. Talibanek hartu zuten botere osoa, bere ideologia erradikala herrialde osora zabalduz.

Aurreko batean Afganistanen emakumeek jasaten duten egoerari buruzko erreportaje bat irakurri nuen. Ikaragarria. Hamabi urtera arte bakarrik aritu daitezke eskoletan. Hortik aurrera ezin dute ikasten jarraitu. Eskola klandestinoak sortu dira. Berrehun bat emakume ari dira formazio-gune horiek kudeatzen, irakasle edo antolatzaile gisa, zigor oso gogorrak jasotzeko arrisku pean. Giza eskubideak oinarritzat dituzten herrialde eta erakundeek laguntza eman beharko liekete emakume horiei, bai eta Afganistaneko gobernuaren emakumeekiko politika erasotzailea salatu ere. Eta, noski, asilo politikoa emateko bideak erraztu.

Zer egiten dute Nazio Batuek basakeria horren aurrean? Ezer ez. Aitzitik, emakumeen eskubideak urratzen dituen Saudi Arabiaren ordezkaria aukeratu dute emakumeen eskubideei buruzko Batzordeko buru. Giza eskubideen alorrean diharduten zenbait GKEk (AI edo HRWk, adibidez) gogor salatu dute hautaketa hori, baina alferrik. NBEk porrot egin du erabat giza eskubideen defentsan.

Erlijioek muzin egin diote emakumeari, gizonaren menpe egotera behartu dute. Beren testu sakratuek sortu ziren garaiko ordena sozialaren balioak jaso zituzten, eta pentsamolde sexista izan dute agintari erlijiosoek. Islamari asko falta zaio emakumeen eskubideak errespetatzeko, baina esan beharra dago Eliza katolikoak ere ez dituela oraindik eskubide horiek bermatzen. Lortuko al da noizbait matxismoa erlijio-doktrinetatik kanporatzea? Edo emakumeak aita santu, imam edo aiatola izatea?

QOSHE - Emakumeak baztertuta - Iñigo Lamarca
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Emakumeak baztertuta

6 1
03.04.2024

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Urte asko iraun dute gerra desberdinek Afganistanen. Sobietar Batasunaren armadak esku hartu zuen 70. hamarkadaren bukaeran, herrialde horretako gobernu komunistari laguntza emateko, baina alde egin behar izan zuen. Talde islamista desberdinen artean liskarrak egon ziren, eta azkenean talibanak nagusitu ziren. Islamaren bertsio oso estremista dute talibanek doktrinatzat (Saudi Arabiako wahabismoa bezain estremista zenbait gaitan). Hasiera batean, Pakistanen kokatuta zeuden........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play