Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Egunotan beteko ditu 75 urte Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak. Nazio Batuetan sortua, oraindik azken mundu gerraren sua errauts bilakatu ez zenean, munduko estatu gehienek sinatua. Sasoi hartan, 1948. urtean, Espainian ez zen giro Giza Eskubideak hauspotzeko, diktadurak ez zituelako gustuko. Liburu klandestinotan ikasi behar izan genuen pertsona oro dela oinarrizko eskubideen jabe, besteak beste, jatorria, klase soziala, hizkuntza, erlijioa edo sexua kontuan izan gabe.

Gaur ez dago debekatua Giza Eskubideak aipatzea, are gehiago, inor gutxik esango dizu eskubide horien kontra dagoenik, agian ez du Aldarrikapena irakurri, baina edonork esango dizu ados dagoela, are gehiago, errespetatzen dituela. Hitzen eta ekintzen artean dagoen zirrikitutik egiten du ihes jatorrizko eskubide horien defentsak eta apenas ospatuko dugun datorren urtemuga, Giza Eskubideak aspaldiko kontua balira bezala, soilik historia liburuetan bizi den zerbait.

Batzuentzat hitz hutsak dira Aldarrikapenean idatzitako lerroak, gurean behintzat gaindituak, gauza jakina baita Giza Eskubideen paradisuan bizi garela. Paradisu hori, ordea, ez da benetakoa, asmatutakoa baizik. Ez dago mundu bazterrean Giza Eskubideak osoki betetzen dituen estatu ez gizarterik, ez dago paradisurik lurrean. Hor daude, ordea, eskubide horiek norabidea markatzeko, itsasargiak nola. Hor dago Aldarrikapena gure hutsuneak nabarmentzeko.

Pertsona batek hirurogeita hamabost urte bete behar dituenean, modu berezian ospatu nahi izaten du urtemuga hori, zenbaki biribila delako. Bera edo bere ingurukoak aurrerapen dezenterekin hasten dira festa prestatzen, agerian nahiz ezkutuan. Gutxiri pasako zaio urtemuga aurrekoa edo hurrengoa bezala.

Askori mundua okerrera doala iruditzen bazaio ere, Giza Eskubideek aurrera egin dute, oztopo asko gaindituz, hori bai, baina zabaldu egin dira. Horrek ez du, ordea, falta den guztia ezabatzen. Zerrenda luzea du gutako bakoitzak Giza Eskubideen garapenaren zulo beltzekin. Nork berea. Batek aipatuko dizkizu arrazakeriaren inguruan gertatzen diren urraketak, besteak erlijioekiko desberdinkeriak, klase sozialen arteko haustura edo sexuaren aitzakiaz ukatzen diren eskubideak.

Ederra da gero Giza Eskubideen Aldarrikapenaren mezu nagusia: guztiok ditugu eskubide berak jaiotzetik, pertsona guztiak gara berdinak Aldarrikapenarentzat. Ederregia, agian, errealitate bihurtzeko.

QOSHE - Berdintasuna, eskubide - Arantxa Urretabizkaia
menu_open
Columnists Actual . Favourites . Archive
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close
Aa Aa Aa
- A +

Berdintasuna, eskubide

6 1
04.12.2023

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Copiar enlace

WhatsApp

Facebook

X

LinkedIn

Telegram

Egunotan beteko ditu 75 urte Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak. Nazio Batuetan sortua, oraindik azken mundu gerraren sua errauts bilakatu ez zenean, munduko estatu gehienek sinatua. Sasoi hartan, 1948. urtean, Espainian ez zen giro Giza Eskubideak hauspotzeko, diktadurak ez zituelako gustuko. Liburu klandestinotan ikasi behar izan genuen pertsona oro dela oinarrizko eskubideen jabe, besteak beste, jatorria, klase soziala, hizkuntza, erlijioa edo........

© El Diario Vasco


Get it on Google Play